XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pertsulari aiphatu bat CHIRRITA

Oraino bizi diren gutarteko hanitzek ezagutu izan dute, mende hastapenean, Chirrita, pertsulari eta kantu-emaile gipuzkoar famatua.

Muthil zaharra, ofizioz hargina, lanari tiro emanik, maiz ostatu edo phestetan zabilan.

Ditcholaria eta zirtolaria, bere bitzikerieri esker, denak ahusatzen zituen eta denek maite zuten.

HAREN ATHERALDI ZONBAIT

Astelehen goiz batez, tranboa hartu nahi zuen etcherat erretiratzeko, bainan diru pilik ez zuen zarpan....

Lanean ari ziren hargin adichkide batzueri buruz joan zen, diru eske....

- Baduzue enetzat lanik, zioten galdatu? - Ba, ez da hemen lan eskasirik zuten ihardetsi.

- Ha, ez nian bertze-beldurrik, zuen athera Chirritak!....

Bertze behin, ostatu batean, bere iduriko Prontchio izena zuen hargin batekin, parioa egin zuen zoin alferrago....